anuski


TOPATU!
enero 21, 2010, 6:19 pm
Filed under: irakurtzeko

Gazteon topaleku izateko jaio da bihartik aurrera martxan egongo den http://www.topatu.info ataria.

Sustatzaileek azaldu dutenez, Zestoan egin zen gazte topaketen filosofiari eta ildoari jarraiki, «gazte mugimenduak daramatzan borroken erakusleiho» izan nahi du atari berriak. «Ikasleek, gazte asanbladek, aisialdi ekintzek, kultur ekimenek, musikariek, independentziaren alde lanean dihardutenek, proiektu txikitzaileen aurka lanean dihardutenek, emakumeen borrokek, proiektu komunikatiboek, sexualitate askearen aldeko ekimenek… Guztiek izango dute tokia topatu.info leihoan», nabarmendu dute, «Euskal Herrian bestelako bizi eta herri eredu baten alde egunero lanean, alternatibak eraikitzen diharduen gazte mugimendu oso bat baitago».

Egitasmoa aurrera ateratzeko, gazteen parte hartzea ezinbesteko jo dute, «gure herri eta auzoetan egiten dugun ekimenen eta egoeraren berri emateko».


Deja un comentario so far
Deja un comentario



Deja un comentario